2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena
2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena
Ongi etorri!!!
Kaixo!!! Ongi etorri Donostiari buruzko lehenengo blogera!!!
Goi mailako kirolean, Real Sociedad futbol taldea nabarmendu behar da. Gipuzkoan futbol talde maitatuena izateaz gainera, Espainiako futbol talde entzutetsuenetakoa da. Historian zehar Espainiako lehen mailako bi Espainiako Futbol Liga eta Errege bi Kopa irabazi ditu. Klubak emakumezkoen futbol talde bat eta gazte talde bat ere biltzen ditu bere baitan. Futbolaz gainera, beste kirol batzuetan ere nabarmentzen da Real Sociedad: belar gaineko hockeyan esaterako, emakumezkoen taldeak titulu anitz irabazitakoa da Espainia mailan. Saskibaloian Askatuak talde historikoa eta gaur egun maila gorenean dagoen Gipuzkoa Basket taldeak daude. Akaba Bera Beraemakumezkoen maila goreneko eskubaloi taldea da. Gizonezkoen Bera Bera Rugby Taldea Espainiako Errege Kopa bat irabazitakoa da. Arraunketan, Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek txapelketa ugari irabazi dituzte arraunketa olinpikoan; tostako arraunketan, 2007tik aurrera Donostiarra traineru bateratuaren proiektuan batu dira, Club Deportivo Fortunarekin batera.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
